Eman izena

Izena emateko hiru epe daude:

Ikasturte osoan zehar aritzeko urrian eman behar da izena, taldeak azaroaren bigarren astean elkartzen dira eta ekaina amaieran amaitu. Ikasturte osoaren kuota 75 eurokoa da euskara ikasleentzat.

Otsailetik ekainera aritzeko urtarrilean eman daiteke izena. Kuota 60 eurokoa da euskara ikasleentzat.

Udan, uztaila eta abuztuan aritzeko ekainean eman daiteke izena. Udako taldeetako kuota 30 eurokoa da hilabete bakoitzeko euskara ikasleentzat. Bi hilabeteetan arituz gero, 50 euro. Ikasturtean zehar aritu diren ikasleek beherapenak dituzte.

IKASLE BEZALA ARITZEKO

Euskara ikasten ari zara eta mintzapraktika egin nahi al duzu? Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da (euskaltegietako 6. urratsa gutxi gorabehera). Parte hartu nahi baduzu ikasle fitxa bete behar duzu.

LAGUNTZAILE BEZALA ARITZEKO

Euskara ikasten ari direnei laguntzeko astean ordu bete libre izatea eta euskaraz hitz egiten jakitea dira bete beharreko baldintza bakarrak. Prest bazaude laguntzaile fitxa bete behar duzu.

Advertisements

2 erantzun Eman izena -ri

  1. Amaia Iglesias-k dio:

    kaixo, Amaia naiz. 2010an Maizpidean egon nintzen, lau hilabete, gero Ilazkira joan nintzen, azkenean utzi behar nuen dirua ez neukanelako. Une honetan ez naiz joan klasera eta nire inguruan beti gaztelaneaz da. Gauxa asko ez dakit eta elkarrizketa batetik ez dakit nola ateratzen naizen batzuetan. Mintzalaguna asko behar dut eta hau bide bat da. Espero dut ondo ulertzea. Eskerrikasko.

    • mintzalaguna-k dio:

      Kaixo Amaia, primeran ulertu dugu esan nahi duzuna, gure taldeak oso txikiak dira, normalean hiru lagunek hartzen dute parte eta astean behin elkartzen dira mintzapraktika egiteko. Zalantza gehiago badituzu jarri harremanetan gurekin mintzalaguna@bagera.net helbidean eta izena eman nahi baduzu zuzenean bloga erabili dezakezu.
      Izan ongi eta laster arte,
      Aitziber

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s