Zer da Mintzalaguna?

Mintzalaguna egitasmoa 1993ko abenduan jarri zuen martxan BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak.

Mintzalaguna egitasmoa euskara ikasten ari denari laguntza emateko sortutako ekimena da: bi euskara ikasle euskara hitz egiten dakien borondatezko laguntzaile batekin biltzen dira astean behin, ikasleek euskaraz hitz egiteko erraztasuna eta ohitura har dezaten.

Mintzapraktika programa euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Ez baita guztiontzako erraza euskaraz hitz egiteko gune, une eta kideak aurkitzea.

Mintza taldeak

Mintzapraktika taldeak kideen ordutegi, adin, bizitoki eta zaletasunak kontuan hartuz, hurrenez hurren, osatzen dira. Modu horretan parte hartzea erosoagoa da, guztion beharretara egokitzen saiatzen baikara. Hau da, guztiontzako erosoa den ordutegia, tokia eta plana eginez, egiten da mintzapraktika. Lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira joan, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta solasaldiaz gozatu.

Mintzapraktika talde bakoitzean hiru edo lau lagun izaten dira, modu honetan ziurtatzen da, giro atsegina, hurbila eta parte hartzailea. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan.

Baino hobe da Mintzalagun talde batek azaltzea hau guztia.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s