Ikasturte berria hasi da!!!

Euskaraz mintzapraktika egiteko BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eskaintzen duen Mintzalalaguna programan 2012-2013 ikasturtean izena emateko epea urriaren 1ean zabaldu da. Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleek eta haiei laguntzeko prest dauden mintza laguntzaileek urriaren 19ra arte izango dute Mintzalaguna ekimenean izena emateko aukera.

Ikasleek parte hartu ahal izateko, gutxienez, euskaltegietako 6. urratsa izan behar dute. Mintza laguntzaile izateko, berriz, nahikoa da euskaraz erraz egitea.

ikasturte hasiera atalean publikatua | Iruzkin bat utzi